Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

AMORRUAREN AURKAKO KANPAINA BERTAN BEHERA

NAFARROAKO UDAL ETA KONTZEJUEN FEDERAZIOA

Egun on.

Nafarroako Gobernuaren Ongizate Sailaren argibideak jarraituz, Nafarroako Albaitarien Elkargoarekin adostuta, jakinarazi nahi dizuegi 2020ko amorruaren aurkako kanpaina etetea erabaki dela Covid-19ak eragindako egungo osasun larrialdi egoeratik eratorritako osasun arrazoiak direla eta.

Sailetik zuen Udalari eskatzen zaio herritarrei erabaki horren inguruko informazioa ahalik eta lasterren helaraztea.

Halaber, gogorarazten da Nafarroan amorruaren aurkako txertoa nahitaezkoa dela 4 hilabete baino gehiagoko txakurrentzat, eta txertoen arteko epea bi urte baino gutxiagokoa izan behar dela. Betebehar hori jabeen erantzunkizuna da, eta, beraz, animaliei txertoa jarri behar dieten horiei ahokatzen zaie datozen hilabeteetan euren ohiko klinikara joatea, albaitariak txertoa legez ezarritako epean egin dezan.