Geografia
Egoera
Biurrun-Olkotz udalerria Nafarroako Foru Komunitateko erdiko zonaldean kokaturik dago, Nfarroako Erdialdearen eta Izarbeibarren barruan. Bere hiriburua, Biurrun, 602 metroko garaieran dago.
Bere udal-barrutiak 15,69 km²ko azalera du. Iparraldean Galarrekin egiten du muga, ekialdean Tiebas-Muruarte de Reta eta Uzuerekin, hegoaldean Barasoainekin eta mendebaldean Tirapu eta Ukarrekin.
Biztanleria eta herri-antolamendua
Herriguneak
Los datos de población se refieren a 2016 Herria ondorengo herri-etitateetan banatzen da, EINek (Estatistika Institutu Nazionala) argitaratutako biztanleria-izendegiaren arabera. Biztanleria-datuak 2016. urteari dagozkio
Entidad de Población | Pob. (2016) |
Biurrun | 179 |
Olkotz | 41 |
Biurrun-Campanas Geltokia | 3 |
Ondarra Fundazioa | 0 |
Iturria: Wikipedia
Olkotzeko dorrea
Leinu dorre ikusgarri bat da, XV. mendekoa gutxienez. Nafarroako erdigunean kokatua, bere ardatz nagusien gurutze-bidean, Erreinu Zaharreko defentsa sistemen parte izan zen, bere kokapen estrategikoak zelatatzeko zentro bezala balio baitzuen gertuen zeuden gazteluekin harremanetan. Independentzia Gerran (1811-1813) suntsitu zuten, Espoz y Mina Jeneralaren aldeko tropek eraikinari su eman ziotenean, barruan Napoleonen tropak baitzeuden. Barrualdea txikiturik gelditu zen, eta lau hormak bakarrik gorde zituen.
Duela gutxi berreraiki zuten, barnealdeari eta estalkiari bere distira itzuliz, gertu dagoen eta antzekoa den Ayanzko Dorrean oinarriturik. Bere lau solairuetan gela hauek aurki daitezke: Olkotzeko Kontzejuaren administrazio egoitza, erromanikora eskainitako interpretazio zentro bat (Eunate – Olkotzeko ispilu ateak), proiekzioetarako espazio bat, aldi baterako erakusketetarako solairu bat eta dorrea koroatzen duen almenadun terraza, inguruko ikuspegi ederrekin. Kristalezako igogailu bat du, eta ezintasuna duten pertsonentzat egokitutako zerbitzuak.
Ordutegia
Igandeak: Urte osoa 12:00etatik a 14:00etara.
Larunbatak: Bakarrik erakusketak daudenean 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Kontsultak, zenbaki honetan: 674209880
Bisita gidatua
Deskribapena: Interpretazio zentrora bisita irekita dagoen orduetan.
Bisitaren prezioa: kontsultatu.
Web orrialdea: http://www.torredeolcoz.com